Olazarra indarretxea
FITXA
Izena: Olazarra indarretxea
Herria: Berriz
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Indarretxea
Tipologia Zehatza: Argietxeak eta fabrikak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1929
Zentrala Berrizko Eitua auzoan dago, Arria ibaiaren eskuinaldean, Olazarra izeneko olaren hondakinen ondoan. Bertara iristeko Durangora joan behar da eta, Berriz aldera 634. errepidea hartuta, Garaiko bidegurutzera iritsi behar da.
Datu historikoak:
Indarretxe hau garai batean zerrategi izan zen, eta 1929an eraldatu zuten Durangoko Udalarentzako zentral bat egiteko. XX. mendearen azken herenean lan egiteari utzi zion, errentagarria ez zelako.
Ekoizpen prozesua:
Zentralak, presaren bitartez, Arria ibaitik zetorren ura hartzen zuen, eta aldaparoa edo depositu erregulatzailean biltzen zuen. Handik zuzenean elikatzen ziren hodi finkoak.