Olate indarretxea
FITXA
Izena: Olate indarretxea
Herria: Oñati
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Indarretxea
Tipologia Zehatza: Argietxea eta gas fabrikak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1921
Arantzazu ibaiaren ur bazterrean dago indarretxea. Lehengo instalazio zaharrean gaur egun etxebizitzak daude. 1920. urte aldera jaso zen eraikina, estilo eklektikoan. Albo banatan bi dorretxo daude eta atzeko aldean hiru karga hodi, Olate, Arantzazu eta Saratxoko ur jauzietatik datozenak. Makina gela handi bat dago, eta baoetatik sartzen den argiak ederki argitzen ditu barrualdeak.
Datu historikoak:
Indarretxe hau Oñatiko Unión Cerrajera enpresak eraiki zuen, 1921. urtean. 1989an Udalak bereganatu zuen, herria indarrez hornitzeko asmotan.
Ekoizpen prozesua:
Zazpi ekipo elektroeragileri eskerrak sortzen zen indarra eta horiei Olate, Arantzazu, Saratxo eta Zapata esaten zaien 4 ur jauzietatik desnibel desberdinetan zetorren urak eragiten zien.
Garai hartako zazpi turbinetatik bat bakarra kontserbatu da; indarretxea birmoldatu denean lau turbina berri instalatu dira, lehengo zaharrak baino ahalmen handiagokoak. 4.000 K/L produzitzen dituzte.