Olaberriko burdinola
FITXA
Izena: Olaberriko burdinola
Herria: Oiartzun
Auzotegi: Ergoien
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Burdinola
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Beste Mendeak: XVI
Eraikintza Data: XVI
Presa, ubide eta aldaparoaren hondakinez gain ezer gehiago ez da kontserbatu burdinola honen egituretatik. Denboraldi batzuetan ez zuen zerga eta hamarrenak ordaintzeko betebeharrik izan, behin eta berriro aldatu zuen nagusiz, eta denboraren joan-etorrian lantegi berria, makineria, biltegiak-eta gehitu zitzaizkion.
Egungo egoeraren deskripzioa:
Burdinolak kanpoaldean zituen egituretatik honako hauek bakarrik gordetzen dira: presa arkudun bat, alde banatan euskarri banarekin; aldaparoan hasten den ubidea (aldaparoa aldatuta dago bertan bide bat egin delako); gabiaren estolda, zeina aldaparoaren kanpoaldeko murruan zirkuluerdiko arku baten itxura duen pasabide batekin lotuta dagoen.
Lantegiak, manposterian eginda, 12,5 x 8 m neurtzen zuen, eta aldaparoaren kanpoaldeko hormari erantsita zegoen. Kare labe bat ere bada oraindik bertan.