Santurtziko Arrain Lonja
FITXA
Izena: Santurtziko Arrain Lonja
Herria: Santurtzi
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Lonja
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1931
Autorea: Emiliano Pagazaurtundua
Gaur egungo deskripzioa:
Arrantzako portuaren puntu estrategiko batean kokatuta dago, Bilbo-Santurtzi Trenbidearen eta Kanpoaldeko Portuaren arteko lurren eta Abraren artean.
Eraikinak tximeleta formako oinplanoa dauka eta bi solairu ditu. Behekoan arkupea dago barrura sartzeko, eta arraina pisatzeko eta sareak gordetzeko gelak. Goikoan gela handi batean salmenta postuak ezarri ziren.
Eraikinaren egitura zementuzkoa da, eta arkuei eusteko pilastrak dauzka: horiek egiten duten tartetik pasatzen da arkupera. Alboko fatxadetako hormak eta atzealdekoa adreiluzkoak dira, haga t´erdikoak, eta fatxada nagusikoa, berriz, manposteriazko manposteriazkoa eta adreiluzkoa. Estalkia laua da, zementu armatuzkoa, zorua bezala.
Fatxada nagusian apaingarri batzuk ageri dira, hala nola frontoi txiki batzuk, moldura izkinakoak eta perimetralak, moldura gingildunak eta abar.
Datu historikoak:
XIX. mendeko azken urteak arte arraina erosi eta saldu kanpoan egiten zen, baina 1894an, San Pedro Kofradiak lehen arrain lonja estreinatu zuen.
XX. mendeko lehen urteetan, gero eta arrain gehiago erosten eta saltzen zelako, portutik gertuago eraikin berri bat egin beharrean izan ziren. Emilio Pagazaurtunduaren esku geratu zen proiektua.