Itzuli orri osora

San Martingo merkatua

FITXA

Izena: San Martingo merkatua

Herria: Donostia

Auzotegi: San Martin

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Merkatua

Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Eraikintza Data: 1882, 1907

Autorea: Jose Goikoa; J. Aldai

Deskripzioa:

Villabonan Hiru habearteko eraikina zen, behin baino gehiagotan eraberritu zuten arren, barrualdeko egitura metalikoa gordetzen zuena. Kanpoaldean metalezko egitura hori zementuz indartuta zegoen, eta zokalo bat zeukan harlandu molduratuz edo adreiluz hornitua. Paramentuen itxituraren zati handi bat beirate handiak ziren, eta horietatik eta habearte nagusietako hastialetan irekitzen ziren leihate zabaletatik sartzen zen argia merkatu barrura.

Hormarte bakoitzak isuri biko estalkia zeukan, iparraldeko eta hegoaldeko habearteetan polanceau motako zinbria metalikoaren gainean eta habearte nagusian zinbria ingelesaren gainean. Zorua baldosa eta zementuzkoa zen, eta habearte bakoitzean bi sarrera ateburudun zeuzkan, bata fatxada aldetik eta bestea luzerako alde bakoitzean. Barrualdean eskailerak zeuden eta hiru habearteetan linterna handi bat.

Kanpoaldeko dekorazioari zegokionez, guztiz zarpeatuta zegoen. Pilastrak , plaka ebakiak eta hutsarteak ageri ziren, eta horiei habearte nagusiaren albo banatan zeuden pilastrak gehitu behar zitzaizkien; azken horietan adreiluzko zerrenda agerikoak eta zerrenda zarpeatu eta zurituak tartekatzen ziren, metalezko egitura batez errematatuta. Barrualdean metalezko sareta bat gordetzen zen, eta arku formeroetan , kapiteletan , mentsuletan eta abarretan motibo begetalak ageri ziren.

Datu historikoak:

San Martin auzoko bizilagunek egindako eskariaren ondorioz, 1882an, izen bereko santuaren kapera bota eta gero, azokako burdinazko lehenengo pabiloia eraiki zen. 1902an beste pabiloi bat eraiki zen, aurrekoari buruz paralelo, eta, azkenean, 1907an, hirugarren pabiloia jaso zen, beste biei elkartuta. Lehenengo biak Goikoa arkitektoak proiektatu zituen, eta azkenekoa J. Aldaik. 2003an eraitsi zuten.

San Martingo merkatua