San Mamesko merkatu txikia
FITXA
Izena: San Mamesko merkatu txikia
Herria: Bilbo
Auzotegi: San Mamen 25
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1905
Autorea: Rikardo Bastida
Eraikinak, XX. mendearen hasieran higieneari eta osasunari buruzko kezkaren testigantza ematen duen heinean, interes historiko handia dauka. Estiloari erreparatuz gero, Doménech y Montanerren modernismo katalanari jarraitzen zaio nabarmen; material merkeak baina aldi berean estetikoki eragingarriak erabili izanak ere, hala nola adreilua, burdina eta zeramika, Bartzelona aldera garamatza. Tipologiari dagokionez, multzoa bera nabarmentzen da, hain da berezia, eta bere konposizio modernista garbia ere berezia dela esan daiteke, zuzenean alondegiarekin lotua. Eraikinak orube txiki bat okupatzen du, soto, beheko oin eta lehenengo solairuarekin. Fatxadaren erdian, beheko solairuan, arku multzo bat ageri da, eta bertan dago sarrera, eta alboetan bi bao txikiago ditu, zirkuluerdiko arkuekin . Aipatu arkuen erdiko baoan sarrera dago, hainbat orritako beste bao batzuek inguratuta, eta horiek oso diseinu modernista garbia osatzen dute, ezaugarri berberak dituen forjazko karel batekin. Beheko oinaren gainean beste solairu bat dago, bere luzera guztian bata bestearen ondoan hainbat arku dituena: arku horiek adreiluz forraturiko zutabeetan bermatzen dira, eta horien bueltan zeramikazko piezak ikus daitezke. Edifizioa errematatuz forma bihurriko gorputz bat dago, aplikazio zeramikoz hornitua eta erdialdean hainbat okulu dituena, horiek ere zulodunak.
Datu historikoak:
Merkatu hau 1905ean eraiki zuen Rikardo Bastidak, eta hasieran garbitegi izateko diseinatu zen eraikin txiki bat da. Interes Nazionaleko Monumentu Historiko-Artistiko gisa babestuta egon zen, baina Bilboko Udalak, oso egoera txarrean zegoelako, itxi egin zuen. Gaur egun Jaurlaritzako Kultura Sailaren ardurapean dago.