Portale Garabia
FITXA
Izena: Portale Garabia
Herria: Pasaia
Auzotegi: Pasaiako portua
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Garabia
Tipologia Zehatza: Kaiak, ontziak eta ontzigintza
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1932
Autorea: Babcock & Wilcox
Portale garabi elektrikoa da, kaian ontziak-eta kargatzeko eta deskargatzeko bereziki egina. Garai hartan zer-nolako lan sistemaz eta materialez baliatzen ziren ederki nabari da garabi horretan. Luma erako garabia da, kulunka artikulatuarekin. Altzairu ijetzizko profilekin eraikita dago, eta gorenean kulunka bat du altzairu ijetzizko profilak ongi errematxatuta eta junturak kartelekin gogortuta dituena.
Portaleak neurri egokiak ditu espainiar trenbideetako galibo bati barrenetik pasatzen uzteko. Portale hori altzairuzko xafla eta profil ijetzi elkarri ongi estekatuekin egina dago, eta kartela euskarriekin errematxatuta, eta bere elementuak iltze zorrotz burudunez josita puntu guztietan.
Plataformetara igotzeko portaleak behar beste eskailera egoki dauka, ongi babestuta.
Datu historikoak:
1930eko hamarraldian Herrerako kaian 10 garabi ezarri ziren. Denboraren buruan ez zen gehiago haien beharrik izan eta, hori dela-eta, garai haietako kai hartako lan jarduera etengabearen lekuko garabi bat bakarra geratu da.
1932koa da garabi hori eta Babcock & Wilcox enpresak egin zuen. Horren egiteko zehatza zen erradioen noranzkoan horizontalki eta higidura lasterrean karga lekualdatzea.
Ekoizpen prozesua:
Portalearen aurrean dago instalatuta translazio mekanismoen multzoa. Plataforma baten gainean motorra dago, eta horren ardatzean daude muntatuta makina balaztatzeko txirrika bat eta altzairu ijetzizko pinoi horztun bat.
Garabiari makinistaren gela txikitik ematen zaizkio batera eta bestera karga mugiarazteko aginduak. Altxariaren mekanismoak lau galga edo balazta desberdin dauzka.
Garabia ez da erabiltzen egun, eta horrek, lekualdatzen duen kargaren arabera -3,5etik hasi eta 6 tona arte eraman ditzake-, 12,5 metrotik 22,5 metro bitarteko erradioa dauka.
Garabi bakoitza 1,5 m3 ahalmena daukan koilara automatiko batekin hornituta zegoen, ikatz nahasiarekin erabiltzeko egokituta. Koilara batek, gaineraino kargatuta, 3 tona pisatzen zuen.