Larrabetzu

FITXA

Izena: Larrabetzu

Herria: Larrabetzu

Eskualde: Txorierri

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Erdi Aroko gune historikoa

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Deskripzioa eta oharrak:

1376an sortu zen Larrabetzu, Goikolexaldeko Emeterio eta Zeledonio santuen elizatea zenari lur zati bat kendu ostean. Denborarekin, hiribilduak eta elizateak egitura administratibo bakarra osatu zuten, eta nekazaritza, abeltzaintza eta baso lurrak izan zituzten bizibide nagusi (industri jarduerarik apenas bazegoen). Hasiera hartan, Villa Nueva de Berresonaga izena eman zioten. Ez dago ziur jakiterik hiribilduaren jatorrizko kokagunean zein izan zen, baina, dirudienez, baliteke Berresonaga auzoan egon izatea.

XIV. mendeko hiribildu asko sortu zituzten merkataritza harremanetarako garrantzi handia zuen ibilbideren bat edo eremuren bat gotortzeko asmoz. Larrabetzu ez zuten horregatik sortu. Inguruko jendea leku seguru batean bildu nahi izan zuten, harresiz inguratutako leku batean, eta banderizoen legepean bizi beharrean, beste legedi bati jarraiki bizi zitezen (garai hartan banderizoen esku zeuden jaurerriko lurrak). Horrexegatik, biztanle gehienak baserri munduari lotuta egon ziren.

Larrabetzuk ongi erakusten du zer eta nolakoa zen Erdi Aroko hiri antolamendua: kale bakarra zuen, eta bera nagusia. Inolako zeharkalerik ez du, eta gabi samar dago, beraz, kale bakar hori besterik ez zuela izango. Andra Mari izena du kale horrek, eta elizak ematen dio izena (kalearen mutur batean dago). XVI. mendearen ondoren, etxe ilara bat eraiki zuten harresiz kanpo, ekialdean, lehengo etxean atzeko aldearen eta ibaiaren artean.

XVI. mendearen erdialdean, errebalak sortzen hasi ziren errepideen inguruan. Egun udaletxe plaza dagoen lekuan, hantxe hasi ziren eraikitzen lehena, eta eremu horretan dago gune historikoak izan zuen leku publiko bakarra. Haren inguruan daude udaletxea eta Ikaza jauregia. Errebalaren inguruan dago Palazio etxea, guneko zaharrena, itxuraz.

Gune historikoan dauden eraikinetatik, hauek dira adierazgarrienak: Ikaza jauregia eta Andra Mariaren Zeruratzearen eliza, 1777an eraikia, Ventura Rodriguez arkitektoaren proiektuari jarraiki.

1830ean, Larrabetzuk su hartu zuen, eta guztiz berregin behar izan zuten udalerriko kale bakarra. Oro har, lehen zeuden bezala eraiki zituzten etxeak: oina laukizuzena eman zieten, eta sakonera handia. Goitik behera, berriz, bi solairu eta teilatu azpikoa. Aurreko aldean, bi edo hiru ardatz dituzte, balkoiak eta harri landua. 1830eko sute hark ez zion kalterik egin gaur egun plaza dagoen eremuari, orduko hartan harresien kanpoko aldean baitzegoen.