Itzuli orri osora

Zerrajeria Jauregia

FITXA

Izena: Zerrajeria Jauregia

Herria: Aiara

Helbidea: Cerrajeria,13

Auzotegi: Arrespalditza

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikin bakartua da. Ia oinplano karratua du, nahiz eta zabaletik gehiago duen luzetik baino. Hormak manposteriazkoak ditu, eta harlandua ageri da izkinetan, baoetan eta solairuen arteko bereizketa egiten duten inpostetan.

Alde nagusiko beheko solairuan sarbide bat ikusten da, eta albo banatan bi leiho pare ditu, burdin hesiekin. Lehen solairuan bost bao ageri dira: muturretako biak hormaren arrasean jarritako balkoiak dira, eta erdiko hirurek balkoi batera ematen dute; balkoi horren zorua harri molduratuz egina da.

Ganbarak lau leiho txiki ditu eta, horien erdian, armarri handi bat ageri da.

Alboetako aldeak ez dira aurrekoa bezain erregularrak; bao dinteldun batzuk ikusten dira (horietako batzuk balkoiak dira).

Eraikinaren eskuinean ate dinteldun bat dago, dobelaz hornitua, eta hortik lorategi batera iristen da.

Zerrajeria Jauregia