Molinillo De Velasko Familiaren Dorrea
FITXA
Izena: Molinillo De Velasko Familiaren Dorrea
Herria: Artziniega
Helbidea: Cuesta Luciano,3
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Alde nagusian, pilastra batzuen artean, ataripe dinteldun bat du. Pilastra horiek taulamendu zuzen bati eusten diote eta, horren gainean, triangelu formako frontoi bat ikusten da. Frontoi horren erdiko aldean honako idazki hau ageri da: "No digas lo que supieres ni hagas lo que vieres" ("Ez esan dakizuna, ez egin besteri ikusia"). Ataripe eder hori eredu klasikoei jarraituz egina da, argi eta garbi.
Sarrera horren gainean, leiho-ate-leiho egitura duen ardatza dauka etxeak (guztiak dinteldunak dira), eta gainerako aldeetan ere egitura horixe bera ikusten da, gutxi gorabehera. Dorretxe honek, halaber, armarri asko ditu, era askotako apaingarriekin. Armarri horietako batek erraldoien irudiak ditu, eta deigarria gertatzen da.
Dorre horri erantsita eraikin modernoago bat dago, eta horretan ere armarriak nabarmentzen dira. Eraikin kubikoa da, handia, eta bao sistema irregular samarra dauka. Bigarren eraikin horrek dituen armarri guztien artean ezkerrekoa nabarmentzen da: oso handia da, handiegia, eta, segur aski, XVII. mendekoa izango da.