Itzuli orri osora

Montalibet Jauregia

FITXA

Izena: Montalibet Jauregia

Herria: Mutriku

Helbidea: Tranpakale,18

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Beste Izenak: Oñako Baroiaren Jauregia

Autorea: Francisko Ibero

Oñako baroiak eginarazi zuen jauregia, XVIII. mendean, eta Francisco Ibero aritu zen zuzendari.

Ez da eraikin guztiz bakartua; eraikin lerro bat du eskuineko aldean, eta Montalibet jauregiak berak ixten du multzoa. Oinplano karratua du, apur bat irregularra, eta fatxada nagusian lau solairutan banatzen da. Behekoa eta goikoa oso txikiak dira, nahiz eta ezkerreko eta atzeko aldeetan handitu egiten diren, lurraren gorabeherak direla medio.

Alde nagusia harlanduz egina da, eta gaur egun beltz samarra dago, denborarekin zikindua. Izkinak eta baoak ere harlanduzkoak dira; alboetako eta atzeko aldea, berriz, manposteriaz eginda daude. Hiru isuriko estalkia du.

Aurreko aldean, erdisoto bat ageri da behean, argia sartzeko zenbait baorekin. Ezkerretara, pilastren artean, sarbide eskartzano bat dago, goian idi begi bat duela (erdisotoaren gaineko solairurako sarbidea da). Solairu horretako gainerako baoak atal bakarreko leihoak dira, horiek ere arku eskartzanoarekin (eskuinekoa ate bihurtu dute).

Hurrengo solairuan ere arku eskartzanoak ikus daitezke; guztiek balkoi jarraitu batera ematen dute, zeinak alde nagusia eta ezkerreko aldearen zati bat hartzen baititu. Ganbaran, berriz, bost leiho txiki daude. Erlaitz konplexua du goian, moldurekin, eta horren gainean, teilatu hegala, harburu oso landuekin. Aurreko aldearen eta ezkerrekoaren angeluan armarri handi bat ageri da.

Gainerako fatxadetan ere arku eskartzanoak ditu Montalibet jauregiak, modu erregular samarrean banatuak.

Montalibet Jauregia