La equitativa eraikina
FITXA
Izena: La equitativa eraikina
Herria: Bilbo
Helbidea: Mazarredo Zumarkalea, 7
Auzotegi: Abando
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Etxea
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro garaikidea
Estiloa: Arrazionalista
Eraikintza Data: 1932
Autorea: Manuel I. Galindez
Kokalekuak berak eragin zuzena izan zuen eraikinaren banaketa orokorrean. Bi fatxadek osatzen duten angeluaren erditik dorre bat ateratzen da. Behetik gorako banaketan, sotoa, beheko solairua eta beste zazpi solairu ditu; azkeneko solairua atzera eramana dago. Eraikinaren oinplanoaren berezitasuna zera da, eskailera nagusia angeluaren erdikarian dagoela; gainerakoan, ohiko antolamendua du. Lehenengo solairuan bulegoak daude.
Colon de Larreategi kalera ematen duen aldearen izkina biribildua dago, argitasun hobea lortzeko, baina alde nagusia baino beherago geratzen da. Dorrea lehenengo solairuaren parean hasten da, eta estalkia gainditzera iristen da; sei baoko ardatz bat du goitik behera.
Mazarredo kalera ematen duen aldean daude elementu apaingarri garrantzitsuenak, hala nola dorrea, ordularia, bandera jartzeko makila, Berdintasunaren Jainkosa eta galerien barrualdeko estaldura harlauzaz osatua; bulegoak dauden solairuaren parean, "La Equitativa" idazkia dago. Baoak ardatzen arabera banatzen dira: Mazarredo kaleko aldean galerian alderik alde jarrita daude, eta Colon de Larreategi kaleko aldean, aldiz, balkoiak ditu.
Eraikinaren balio izugarria eta proiektuaren zuzentasuna kontuan hartuta, Bilboko zabalguneko elementu bitxi eta eredugarri bihurtu da La Equitativa, eta gure erkidegoan arrazionalismoak utzi duen elementurik azpimarragarrienetakoa ere bada.