Laureaga dorrea
FITXA
Izena: Laureaga dorrea
Herria: Bergara
Helbidea: Urdangarin, 4
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI, XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Eraikintza Data: 1525
Beste Izenak: izagirre etxea, etxeaundi
Eraikin bakartua da, oinplano zabalekoa (eskuineko aldean argi ikusten da elkarri atxikitako bi gorputz edo zatik osatzen dutela jauregia); hormak manposteriazkoak ditu, eta baoen markoetan, izkinetan eta aurrealde guztian harlandua ageri da; teilatua, berriz, lau isurikoa du. Alde nagusiak bi solairu eta ganbara ditu, eta hiru bao ardatz irregular. Beheko aldeko albo batean sarbide bat dago, eta dintelaren parean, bi alboetara, gizon baten eta emakume baten bustoak jartzeko egiturak (agian, etxea egin zutenen bustoak jartzeko).
Sarbide nagusiaren eskuinaldean, leiho dinteldun bat dago, klaustro-sare batek babestua, eta letra klasikoetan eginiko idazki bat ere ageri da, etxe horretako leinuaren leloarekin: "Ni la busques, ni la temas" ("Ez joan bila, ez joan ihesi"). Sarbide nagusitik ezkaratz handi batera iristen da; ezkaratz horrek eraikinaren zabalera guztia hartzen du, eta eraikinera ere handik sartzen da, arku eskartzano batean barrena.
Lehen solairuan, armarri bat ikusten da balkoien artean. Ganbaran, leihotxo dinteldunak ageri dira. Gainerako fatxada guztiek ere bao dinteldunak dituzte, batzuk leihoenak eta besteak balkoienak, eta burdina eta zur atalak ere bai. Elementurik deigarriena ezkerreko aldean dago: zutabeen gainean jarritako galeria bat ageri da, zirkuluerdiko hiru arkuk osatua. Angeluetan garitoiak ditu; aurreko aldean mentsulen gainean daude, eta atzeko aldean, berriz, bolen eta molduren gainean (horiek zaharragoak dira). Etxeak lorategia eta zuhaitzak ditu inguruan, eta gehiago dirudi Erromantizismo garaiko lana Barrokokoa baino.