Larrea Jauregia
FITXA
Izena: Larrea Jauregia
Herria: Burgu
Helbidea: Paradorea,z/g
Auzotegi: Argomaiz
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Beste Izenak: Argomaizko Paradorea
Aurreko eta ezkerreko aldeak harlanduz eginak ditu; atzekoan ere badu harlandua, baina izkinetan eta baoetan (gainerakoa manposteriaz egina da).
Bi solairu eta ganbara handia ditu, guztiak ere platabandekin bereiziak. Alde nagusian bost bao ardatz ageri dira. Beheko solairuan, alboetako baoak arku pareak dira, zirkuluerdikoak, eta garai batean, agian, arkupe izango ziren. Erdiko baoa sarbide handi bat da.
Lehen solairuan bost balkoi ikusten dira, metalezko erlaitzekin. Alboetako biei dagokienez, bakoitzak bere erlaitza du, baina erdiko hiru hutsarteek erlaitz bakarra dute.
Ganbaran lau idi begi handi ageri dira, bi albo bakoitzean, eta erdian armarri handi bat.
Goian taulamendu laua dauka, moldura artean, eta, gainean, oso erlaitz nabarmena ikus daiteke.
Ezkerreko aldean, hiru ardatz bakarrik daude: beheko solairuan leihoak dira; lehen solairuan, alboetan balkoiak ageri dira, eta erdian leihoa; eta ganbaran, idi begiak ikusten dira.
Atzeko aldean lau ardatz ditu. Beheko solairuan sarbide bat eta leiho txiki etzanak dauzka. Lehen solairuan eta ganbaran leihoak ditu, horietako batzuk berriak.
Estatuaren goi mailako hotel bihurtu zuten Larreako jauregia, eta egongelak handitu zizkioten; horretarako, gorputz nagusiari bi hegal erantsi zizkioten, eta hegal horiek, aurreko aldean, begiratokiak dituzte.