Itzuli orri osora

Larrako Jauregia

FITXA

Izena: Larrako Jauregia

Herria: Amurrio

Helbidea: Larrako,22

Auzotegi: Lezama

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Juan Ugarte kapitainak eraiki zuen Larrako jauregia. Juan Ugarte hori Lezaman jaio zen, 1601ean, eta Indietan eta Kataluniako Gerran ibili zen. Jauregia inguru horretako eraikinik onenetakoa da, eta Berpizkunde garaiaren eta Barrokoaren arteko trantsizioan sortu zen estiloaren adibide ona.

Eraikin handia da: hormak manposteriaz eginak ditu, eta harlandua dauka angeluetan, baoetan eta solairuen arteko bereizketa egiten duten inpostetan.

Alde nagusiaren beheko solairuan arkuteria bat du; zirkuluerdiko arkuak dira horkoak, eta pilastren gainean jarrita daude. Arkupe horretan bi leiho eta sarbide bat ageri dira, eta sarbidearen gainean armarria. Lehen solairuan bost balkoi ditu; erdikoa ez beste guztiak, hormaren arrasean jarrita daude. Erdiko balkoi horren gainean jauregiaren armarria ikusten da. Bigarren solairuan, berriz, bost leiho dinteldun ageri dira.

Gainerako aldeetan inpostak ikusten dira, eta hutsarte asko dituzte, nahiko modu erregularrean banatuak, gisa horretako eraikinetan ohikoa ez bada ere.

Jauregiak lorategia du inguruan, eta harrizko harresi handi bat ere bai; harresi horrek kubo zilindrikoak ditu, eta sarrerako ateak garaipen arku baten itxura du (ate horrek ere kuboak ditu).

Jauregiaren ondoan ur putzu bat dago.

Larrako Jauregia