Lapatza
FITXA
Izena: Lapatza
Herria: Antzuola
Auzotegi: Irimobarrena
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa, Neoklasikoa
Alde nagusiak nahiko osaera ordenatua du, eta gauzarik deigarriena arkuteria da: zirkuluerdiko hiru arku zabalek osatzen dute, dobelaz hornituak hirurak, eta erliebean eginiko inposta lerroa dute. Arku horiek ezkaratzera daramate, eta, nahiko berrituta dagoen arren, oraindik ere ikusten da sarbide dinteldun bat, harlanduz inguratua. Gainerako hutsarteak, hormaren eskuineko muturrean dagoen bat izan ezik, geroztik eginak dira.
Eskuineko aldean hiru hutsarte ardatz ditu, simetrikoki jarriak eta solairuka banatuak: beheko solairuan saieterak dira, lehen solairuan bi leiho, balkoi irten baten bi alboetara jarriak, eta goikoan, lau leihatila estu. Hutsarte horiek guztiek harlanduzko markoa dute.
Baserria oso ongi zaindu dute, eta egiaz duen baino balio handiagoa duela dirudi. Hartarainoko arreta egin diete bistan dituen bi alde edo fatxadei; harlanduaren eta karez zuritutako zatien arteko kontraste nabarmenak ikusgarri egiten du Lapatza baserria.