Itzuli orri osora

Landetxogoikoa

FITXA

Izena: Landetxogoikoa

Herria: Mungia

Auzotegi: Landetxo

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi aroa

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Bizkaiko herri arkitekturaren adibiderik onenetakoa da. Landetxo baserritik eta Uriguen parketik gertu dago, HE-IE norabidean.

Baserri bakartua da, oinplano_angeluzuzenekoa ; teilatua isuri bikoa du, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra. Beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ditu, azken bi horiek ez daude oso zehatz bereiziak; itxuraz, uzta gordetzeko erabiltzen zituzten.

Itxitura oso berezia du: zurezko pantaila moduko bat du, oholez eta xaflaz egina. Zurezko bastidorearen atal batzuk ikusten dira, irudi geometrikoekin apainduak, eta goiko solairuaren itxitura izan ziren ohol batzuk ere ikusten dira.

Hiru hormartek osatzen dute baserria; alboetako biek, beheko solairuaren parean, saietera itxurako bao bana dute; erdiko hormartean sarbide handi bat dago, beheko solairuan. Goiko solairuan, berriz, alboetako bi hormarteetan, bao bikiak ikusten dira. Erdiko hormartean zurezko bilbe bat ageri da, apaindura askoko zuraje batez osatua, erdialdean arkuak dituela.

Garai batean bi bizitzako baserria zen; duela gutxi zaharberritu dute.

Landetxogoikoa