Banez etxea
FITXA
Izena: Banez etxea
Herria: Deba
Helbidea: Iparkale, 14
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Etxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Beheko solairuak zirkuluerdiko arku handi bat zuen hasieran. Horma nagusiaren eskuinaldean oraindik ikusten dira janba bat eta kiribil erdia. Sarbide hori XVI. mendekoa da, baina gero dintela jarri zioten, eta geroago apur bat desegin zuten, burdinsare batekin ixten den leiho bat egiteko. Beste hutsarteak baino luzeagoa zen leihotxo dinteldun batek ataria argitzeko balio izango zuen. Hormaren erdian, gutxi gorabehera, dintela duen sarbide bat dago. Gainean, harlanduzko bloke bat, Sasiolatarren armarriarekin. Ezkerraldean, beste leiho bat irekitzen da, aurrekoa bezalakoa, baina harlandua kareorezkoa da. Segur aski, jatorrizko harria kendu egingo zuten -arrazoia ez dakigu-, eta kareorea jarriko zuten, leiho horren forjazko itxitura beste aldeko baoarena bezalakoa baita.
Leiho hauek eta goiko solairukoak dira interesgarrienak. Dintelez hornitutako baoak dira, eta taulamendu batean daude. Taulamendu hori apurtu egiten da ertzetan. Leiho horien beheko aldea harlanduzkoa da, XVI. mendeko eraikuntzetan ohi zen bezala. Badirudi, beraz, antzinako leihoak XVII. mendian eraitsi eta gaur egungoak ipini zituztela.
Bigarren solairuko argi sistema berbera da, baina leihoek aldaketa batzuk dituzte. Alde batetik, gingilak horizontalak dira guztiak. Beste aldetik, taulamenduaren erdian aurpegi eskematikoen irudiak dituzten apaingarri biribilak ageri dira, oso deigarriak. Fatxada nagusiaren goiko aldean, alboko aldeetara apur bat barreiatzen den erlaitz zabal bat ageri da.