Avellanedako Batzar Etxea
FITXA
Izena: Avellanedako Batzar Etxea
Herria: Sopuerta/Garape
Helbidea: Avellaneda,10
Auzotegi: Avellaneda
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Historizista, Errenazentista, Barrokoa
Eraikintza Data: 1639
Beste Izenak: Fernandez De Viana Jauregia
Alde nagusian du sarbidea, erdi-erdian; zirkuluerdiko arkua du, eta bao karratuak ageri dira.
Sarbide horren gainean Enkarterriko armarria ikus daiteke, honako idazkiarekin: "ANO DE 1635" ("1635. URTEA"), eta Enkarterriko armak.
Ezkerraldeko fatxadan zirkuluerdiko arkuak dituen galeria bat ageri da, zutoinen gainean eta, galeria horren gainean, zirkuluerdiko hiru bao luze. Atzeko aldeko horman bi leiho biki nabarmentzen dira, ardatzean zutoin txikiak dituztela.
Eskuinaldeko fatxada beste etxe bati atxikita dago, zirkuluerdiko sarbide baten bitartez (Korrejidorearen Tenientearen etxea esaten diote).
Gaur egun Enkarterriko Museo gisa erabiltzen dute eraikina.