Itzuli orri osora

Atxa Jauregia

FITXA

Izena: Atxa Jauregia

Herria: Aiara

Helbidea: La Llana,38

Auzotegi: Arrespanditza

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neoklasikoa

Jabego hau hainbat eraikinek osatzen dute, eta horietan guztietan Atxa jauregia da nagusia, hari erantsitako kapera barne.

Jauregiak oinplano angeluzuzena du, eta bi gorputzek osatzen dute: dorreak -beheko solairua eta beste hiru gehiago ditu- eta eraikinaren beste zatiak -beheko solairua eta lehena ditu, eta mendebaldera ematen duen aldean beste bat gehiago-. Jauregiak kapera bat du erantsita, eta pasabide batek lotzen ditu biak.

Beheko solairuan egoitzarik publikoenak eta zerbitzukoak ditu; gainerakoetan, hainbat logela eta egongela daude.

Beheko solairu horretan, bi sarbide nagusi ditu, eta horietako bakoitzak harrizko iturri bat du aurrean. Sarbide horietako batetik harrera aretora iristen da, eta handik eskailerara; bigarren solairutik gora, eskailera hori bitan banatzen da.

Hegoaldeko zatian jauregiko gela nagusiak daude: askotariko egongelak eta biblioteka. Mendebaldeko aldean, berriz, kapera dago, eta bertara jauregiko lehen solairutik sar daiteke.

Iparraldeko zatian zerbitzuko gelak daude: sukaldea, biltegia, logelak eta zerbitzarien jangela, besteak beste. Zerbitzuko gune horren osagarri zaintzailearen etxea dago; ukuiluak eta orgategiak daude han, eta zerbitzuko patio edo etxarte bat eratzen dute.

Lehen solairuan egongela handiak ditu, jantokia eta logela nagusiak, eta bigarren solairuan beste logela batzuk daude.

Jauregira sartzeko ate dinteldun bat dago, inguruan zutabe eder batzuk dituela. Zutabe horiek lehen solairuko balkoiari eusten diote. Balkoi horretara ere ate dinteldun batetik sartzen da, eta horrek frontoi kurbadun zatitu bat du goiko aldean; Atxatarren armarria dago han.

Hegoaldera ematen duen aldean beheko solairua oso atzera eramana dago, eta ate handi bat dago han. Lehenengo solairua, ordea, ez dago behekoa bezain atzera eramana: bertan balkoi estu bat ikusten da, burdin forjatuzko eskudelarekin. Ganbaran, beirazko galeria bat du, gainean estalkia duela.

Jauregiak manposteriazko hormak ditu, kareorez estaliak. Solairutik solairurako tarteari dagokionez, harlanduzko inpostak ikus daitezke bertan. Estalkiaren egitura zurezkoa da, eta eraikin guztia inguratzen duen teilatu hegala dauka. Azkenik, zorua harrizkoa da beheko solairuan, eta zurezkoa gainerakoetan.

Atxa Jauregia