Samaniego Jauregia
FITXA
Izena: Samaniego Jauregia
Herria: Arraia-Maeztu
Helbidea: Kale Nagusia,1
Auzotegi: Maeztu
Eskualde: Arabako Mendialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa, Klasizista
Gorputz nagusiak sarbideko ate bat du beheko solairuan, bi leihoren artean. Lehen solairuan hiru balkoi ikusten dira, harrizko zoru edo erlaitz molduratuekin, eta bigarren solairuan bi leiho. Leiho horien artean, hain zuzen, jauregiaren armarria dago.
Ezkerreko aldean leihoak ageri dira beheko solairuan eta bigarrenean, eta horien artean, lehen solairuan, balkoi txiki bat ikusten da. Eskuineko aldean galeria bat dauka jauregiak, zirkuluerdiko bederatzi arkurekin (gaur egun hormaz estalita daude).
Erlaitz handia du eta, gorago, teilatu hegala, harburu kiribilduen gainean (handiak dira eta apaindurak dituzte).
Samaniego jauregia goitik behera berritu dute 2004. urtean.