Itzuli orri osora

Samaniego Jauregia

FITXA

Izena: Samaniego Jauregia

Herria: Samaniego

Helbidea: Konstituzioa,12

Auzotegi: Samaniego

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Konstituzio kalean dago jauregia, mendebaldeko muturrean. Eraikin bakartua da, eta oinplano angeluzuzena du. Behetik gora honako banaketa hau du: beheko solairua, lehenengoa eta ganbara eta, gainean, lau isuriko estalkia.

Eraikinaren alde nagusia harlanduz egina dago. Bi solairu ditu, moldura lau batek bereiziak, eta nabarmentzeko moduko elementu batzuk ikusten dira: bi muturretako pilastrak, zokaloa eta, batik bat, erlaitza.

Alde nagusiaren beheko solairuan dago jauregirako sarbidea. Sarbide horren alboetan lau leiho ageri dira, etzanak eta txaranbelduak. Lehen solairuan, berriz, lau leiho eta hiru balkoi ikusten dira, banan-banan jarriak. Balkoien forja lanak nahiko xumeak dira, baina moldura politak dituzte, orobat leihoek. Erdiko balkoia nabarmentzen da gehien: Samaniegotarren armarria ageri da goian, aingeru hegaldunen erdian.

Lehen solairu horren gainean erlaitz molduratu txiki bat ikusten da eta, horren gainean, taulamendu lau bat eta harrizko euskarri batzuk, era askotara apainduak: lore irudiekin, pertsona irudiekin... Estalkiaren azpian, euskarri horien artean, lau idi begi daude. Gainera, zizel lan batzuk ere ikusten dira: arrosak, loreak, erronboak, lauburuak...

Samaniego Jauregia