Itzuli orri osora

Salazar dorrea

FITXA

Izena: Salazar dorrea

Herria: Portugalete

Helbidea: Salazar zeharkalea, Z/G

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi aroa

Estiloa: Gotikoa

Salazar dorrea Bizkaian geratzen den hiri dorre bakanetakoa da eta, Andre Maria elizarekin batera, Portugaleteko sinbolorik ikusgarrienetakoa. Alde zaharreko lekurik garaienean dago, zelaigune zabal batean, eta han dago Andre Maria parrokia ere.

Gaur egun bi zatik osatzen dute multzoa: alde batetik, dorrea ikusten da, eta bestetik, harresiaren zati bat (garai batean eraikina inguratzen zuen harresi horrek). Hormatal bakarra geratzen da, hain zuzen hego-ekialdera ematen duena. 3,5 metroko goratasuna du, eta hareharri landua ikusten da, ilaratan jarria. Bertan hiru hutsarte irekitzen dira: bi gezileiho eta etxarterako sarbide zabala. Sarbide hori eraiki ondoren, harresiaren atzean babestuta zegoen patioa zatitu egin behar izan zuten, eta kanpoko eskailera babesten duen pareta laburra egin zuten. Bertan Erdi Aroko gezileihoak eta arku dintelduna duen sarrera handi bat ikus daitezke.

Dorrea lau angeluko oinarri baten gainean dago. Hormak harresia bezalaxe landu zituzten: manposteriazko ilarak, angeluetan harlanduz indartuak, eta hori guztia hareharrian landua. Beheko solairuak ia ez du kanpoalderako irekidurarik, itsasadarrera ematen duen leiho itsu bakarti bat besterik ez. Bigarren solairuan jatorrizko sarrera dago, eta arku oso zorrotz bat. Horren gainean, Salazartarren armarria dago, Salazartarren leinuaren hamahiru izarrek apaindua.

Alde nagusian arku_beheratua duen leiho bat ikus daiteke, eta egitura bera dauka itsasadarrera begira dagoen aldeak ere.

Hirugarren eta laugarren solairuetan honako elementu hauek aurkituko ditugu: bao zorrotzak, hamar saietera eta hainbat harbururen frisoak (alde nagusia eta alboetakoen zati bat hartzen dute). Goiko aldean, 60ko hamarkadan, zati angeluzuzen almenadun bat erantsi zioten.

Salazar dorrea