Itzuli orri osora

Saenz De Santamaria Jauregia

FITXA

Izena: Saenz De Santamaria Jauregia

Herria: Erriberabeitia

Helbidea: Foruen Plaza,z/g

Auzotegi: Ribabellosa

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI, XVII, XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Rivabellosan "jauregia" deitzen diote eraikin handi honi, eta Foruen Plazaren albo batean dago. Etxe multzo bat du inguruan, eta eraikina bera izkina batean dago. Oinplano oso irregularra du, eta etxe gorputza ere oso konplexua da. Alde nagusian bi zati ditu, ongi bereiziak: bata etzana da, eta bestea bertikala (bi zati etzanen tartean geratzen da).

Jauregiaren alde nagusia harlanduz egina dago ia osorik. Teilatua irregularra da, eta harburu zizelkatuen gainean dago.

Jauregiaren etxe gorputza, oro har, etzana da, eta oso itxia. Hiru solairu ditu. Beheko solairuan leiho berri bat ikusten da, eta argizulo txiki bat ezkerrean; dorrearen beste aldean beste leiho bat ageri da. Lehen solairuan bost leiho daude, guztiak ere barlasai molduratuarekin. Zati etzanaren alde batean daude horietako hiru, eta gainerako biak beste aldean. Bi horietako batek armarri bat du dintelean zizelkatua, itxuraz, XVI. mendekoa. Bigarren solairua ganbara da, eta hiru leiho txiki ditu.

Erdiko zatiak dorre forma du, eta hori nabarmentzen da gehien. Lau solairu ditu. Beheko solairuan jauregirako sarbidea dago. Lehen solairuan, eskailera argitzen duen zulotxo bat ikusten da, eta balkoi bat (garai batean hormaren arrasean jarrita egongo zen, baina gaur egun erlaitza du, harri molduratuz egina). Bigarren solairuan galeria bat ageri da, pilastren gainean bermatutako zirkuluerdiko lau arkurekin. Arku horien artean jauregiaren armarria dago, zeinak xingola bat baitu, honako idazki honekin: "CREDO IN UNUM DEUM" ("Sinesten dut Jaungoiko bakarrean"). Goiko solairuak bao dinteldun txiki bat dauka, barlasai molduratuarekin.

Saenz De Santamaria Jauregia