Plentziako udaletxe zaharra
FITXA
Izena: Plentziako udaletxe zaharra
Herria: Plentzia
Helbidea: Goienkale, 25
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Uribe Kosta
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Eraikintza Data: 1562
Beste Izenak: Torreon etxea
Alde nagusian bi solairu ditu: beheko solairuan zirkuluerdiko sarbide bat dago, albo batera eramana, eta leiho bat. Lehen solairuan armarri bat eta balkoi bat ditu: Plentziako herriaren armarria da hori, eta alde nagusian dago. Itsasontzi bat ikusten da olatuen gainean, banderak dituzten hiru mastarekin, eta zortzi puntako izar bat ere ageri da.
Alboko aldean, hutsarte dinteldunak daude, baina ordena jakinik gabe banatuak. Alde horretan ere armarri bat dago zizelkatua, Errege-Erregina Katolikoena, honako idazkiarekin: "TANTO MONTA".
XVI. mendean barrena herriko etxea izan zen. Gerora, herriko epaitegia, eta postetxea gero. Gaur egun, berritze lan handiak egin ondoren, herriko biblioteka jarri dute bertan.
Etxea eraiki izanaren oroigarri, plaka bat dago, eta zera dio:
ESTA CASA MANDO HACER EL DOCTOR MARTIN PEREZ DE PLAZENZYA I PARA HAZERLA DEXO DE RENTA PERPETUA CINQUENTA y TRES MYL E TRESZYENTOS E NOBENTA I SEIS MARAVEDYS PARA ECHARLOS EN TRYGO SOBRE LAS VILLAS DE UZEDA y MECO LABRADA 27 DE MAYO DE 1562 AñOS (PLENTZIAKO MARTIN PEREZ DOKTOREAK EMAN ZUEN ETXE HAU EGITEKO AGINDUA ETA, EGIN AHAL IZATEKO, BERROGEITA HAMAHIRU MILA HIRUREHUN ETA LAUROGEITA HAMASEI MARABEDIKO ERRENTA UTZI ZUEN BETIKO, UZEDA ETA MECO HERRIEK GARITAN ORDAINDU BEHARREKOA 1562KO MAIATZAREN 27AN EGINA).