Itzuli orri osora

Palaciano Jauregia

FITXA

Izena: Palaciano Jauregia

Herria: Arraia-Maeztu

Helbidea: Goikara,4

Auzotegi: Apinaiz

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Klasizista

Eraikintza Data: 1607

Beste Izenak: Fernandez De Viana Jauregia

Eraikin bakartua da. Horma guztiak manposteriaz eginak ditu, aurreko aldekoa izan ezik, izan ere hori harlanduz egina dago.

Aurreko aldean bi solairu ditu, eta bien artean inposta lau bat ikusten da. Hiru hutsarte ardatz ditu alde horrek. Beheko solairuan, sarbidea dauka, eta ez dago erdi-erdian, albo batera eramana baizik, eta zati bat hormaz estalia du. Hiru leiho etzan ere ikusten dira beheko solairu horretan, eta geroztik egindako bi leiho txiki ere bai. Lehen solairuan hiru balkoi daude. Alboetakoak hormaren arrasean daude hirurak, eta, gainean, frontoi kurbadun bat daukate, mentsula txikien gainean jarria. Erdiko balkoia irtena da, eta triangelu formako frontoia du gainean; balkoi horretan ikusten den burdin lana berriki egina da.

Solairu horretan, ezkerreko bi balkoien artean, armarria ikusten da; 1607ko data du, eta Castrofuerteko markesen armak ditu.

Goiko aldean moldura nabarmena dauka, eta gorago, teilatu hegala, harburuekin. Harburu horiek aurreko alde guztia hartzen dute, baita ezkerreko eta eskuineko aldeen erdia ere. Aurreko aldekoak berritu egin dituzte, eta alboetakoak, berriz, etxea egin zuten garaikoak dira. Harburu guztiak kate irudiekin apainduta daude.

Gainerako aldeetan hainbat hutsarte ikusten dira, ez oso modu ordenatuan jarriak; batzuk antzinakoak dira eta beste batzuk berriagoak.

Barruko aldean eraikinaren zati bat berrituta dago (aurreko aldeari dagokion zatia). Atzeko aldea, berriz, etxarte edo patio hutsa da.

Palaciano Jauregia