Otxandio udaletxea
FITXA
Izena: Otxandio udaletxea
Herria: Otxandio
Helbidea: Enparantza nagusia, 1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Udaletxea
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1733
Egitura eta espiritu horri jarraitzen dion udaletxerik baldin bada, Otxandiokoa da. Bikaina da, ez bakarrik eraikinaren kalitatearengatik, baizik eta ezinbestekoa delako herriaren antolamendua eta ordena finkatzeko orduan. XVIII. mendearen erdialdeko administrazio eraikin bikaina da.
Eraikin kubiko handia da Otxandioko udaletxea. Beheko solairuan ataripe handi bat du, aurreko aldean bost bao , eta albokoetan bi, guztiak ere zirkuluerdikoak.
Bigarren solairua nahiko irekia da; bao dinteldunak ageri dira, lau, eta horietatik bi, erdikoak, balkoi zabal eta bikain baten gainean daude. Balkoiak burdinazko balaustreak eta "S" formako hesiak ditu (burdinaren industriak herrian izan zuen garrantziaren oroigarri). Bigarren solairu horretan libre geratzen ziren zatietan hiru armarri ikusgarri jarri zituzten, Bizkaikoa, Espainiakoa eta Otxandiokoa. Herriko armarrian zaldun bat ikusten da, lantza batekin otso handi bati erasotzen. Herriaren izena ere hortik datorrela dirudi: "otso-andi" = Otxandio. Alde nagusiaren angeluetako batean, eguzki ordulari interesgarri bat ikus daiteke.