Otume jauregia
FITXA
Izena: Otume jauregia
Herria: Meñaka
Helbidea: Meñakabarrena, 51
Auzotegi: Meñakabarrena
Eskualde: Mungialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa, Klasizista
Eraikintza Data: 1626
Autorea: Martin Ibañez Zalbidea
Fatxada nagusian bost bao ardatz ikusten dira, bi solairutan, eta horien arteko bereizketa inposta molduratu deigarri batek egiten du.
Bost ardatz horietatik lau alboetan daude, eta leiho soilak dituzte. Erdiko ardatzean, berriz, sarbide dinteldun bat ikusten da, dobelaz hornitua eta oso handia, pilastren eta kapitelen artean jarria. Solairu nagusian ere egitura bera dago: pilastren arteko tartean zirkuluerdiko arku bat ageri da, non garai batean armarri bat izaten baitzen. Friso bat du goian, eta horren gainean, triangelu formako frontoi bat ikus daiteke. Jauregiak duen apaindurarik deigarrienetakoa da friso hori. Sei irudi ageri dira frisoan, harrian zizelkatuak: eguzkilore itxurako lore bat, haritz hosto bat, beste lore mota bat, lauki ezkatadun bat, X bat biribilean sartua eta beste lore bat.
Ezkaratz handi bat du sarreran, eta harrizko bi eskailera irteten dira hortik, eskudel molduratuekin hornituak.
Ibarraren ustez, antzinako dorre baten gainean eraiki zuten Otume jauregia; beheko solairuan saietera batzuk ikusten dira, antzinako dorre horretakoak.