Katuxa Jauregia
FITXA
Izena: Katuxa Jauregia
Herria: Laudio
Helbidea: Katuxaibarra Bidea,1
Auzotegi: Gardea
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Bi solairu eta ganbara ditu, eta lau bao ardatz. Beheko solairuan jauregirako sarbidea dago: zirkuluerdiko bi arku ditu, eta zutabe lodi bat erdian. Arku horien albo bakoitzean leiho bat ikusten da, hesitua.
Beheko solairuaren eta lehenengoaren artean inposta bat dago, zertxobait molduratua. Lehen solairuan lau balkoi ikusten dira, hormigoizko idulkiekin. Erdiko bi balkoiek bat egiten dute eta, horien gainean, jauregiaren armarria dago.
Ganbaran lau leiho txiki ageri dira.
Gainerako aldeetan zenbait bao dinteldun ikusten dira. Nahiko egitura erregularra dute, baina guztiak ez dira garai berean eginak.
Jauregiaren inguruan bi dorre txiki daude, zirkularrak, zainketa lanak egiteko. Bietako bat eraitsita dago, bestea, berriz, eraikin baten barruan geratu da; hain zuzen, garai bateko zalditegien barruan.