Karlos V.aren Gaztelua
FITXA
Izena: Karlos V.aren Gaztelua
Herria: Hondarribia
Helbidea: Arma Plaza,14
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Gaztelua
Mendea: XII, XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Estatuak saldu egin zuen gaztelua, oso merke, eta pertsona pribatu batek erosi zuen; hark, gero, Hondarribiko Udalari saldu zion, 1928an. 1966an, Udalak hala erabakita, Estatuaren eskuetara igaro zen, goi mailako hotela egin zezan (1968an inauguratu zuten).
Herriko lekurik garaienean dago gaztelua, eta alde nagusiak Arma Plazara ematen du (plazaren alde bat ixten du); plaza hori, garai batean, tropek erabiltzen zuten. Gazteluak egitura karratua du, eta fatxada leunak; iparraldeko, mendebaldeko eta hegoaldeko hormak hiru metro dira lodi, eta ekialdekoak -jauregiari dagokio-, gutxi gorabehera, bi metro ditu. Harrizko gangak ditu, eta horiek plataforma edo terraza zabal bati eusten diote, zeinak, garai batean, hamar artilleriako atal eduki baitzituen.
Alde nagusia leuna da, eta harlanduzko horma dauka gehienbat. Zirkuluerdiko hutsarte txikiz osatutako lerro bat dauka -bi daude atearen alde bakoitzean eta beste bi atearen gainean-; leiho angeluzuzenak geroztik eginak dira. Ataripea oso deigarria da, txiki samarra izan arren, oso ederra baita. Sarbidearen gainean, armarri inperiala dago, bi buruko arranoarekin.
Iparraldeko fatxada artilleria parkeak eta bolbora biltegiak hartzen zuten, baina gaur egun antzinako eraikinen arrasto batzuk besterik ez dira geratzen. Hegoaldeko aldeak elizara ematen du, eta oso ongi iraun du, batik bat zaintzaileak eta zalditeria egoten ziren gazteluaren zatiak. Alde horretako leiho baten gainean -garai batean atea izan zen- apaindura bat du, alde nagusiko ataripeak duenaren antzekoa.
Barruko aldean, garai bateko kutsua antzematen da: zutoihalak, kanoiak, armarriak, altzari zaharrak edo zahar itxurakoak eta abar ditu.