Itzuli orri osora

Isatsaga

FITXA

Izena: Isatsaga

Herria: Azkoitia

Helbidea: Altzibar etorbidea, Z/G

Auzotegi: Altzibar

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa

Isasaga Jauregia Zumarragara doan errepide bazterrean dago, industrialde batetik hurbil. Guztiz gotikotzat har daitezkeen elementuak izan arren, XVI. mendeko eraikuntza da. Jauregira heltzeko, manposteriaz eta harlanduz eginiko zubi bat igaro behar da (zirkuluerdiko bi arku eta zubi branka bat ditu zubi horrek).

Eraikin bakartua da, oin angeluzuzena du, eta lau isuriko teilatua. Manposteriaz egina dago, eta harlandua du hutsarteen markoetan eta lau izkinetan. Aurreko aldeko ate nagusia arku zorrotz bat da. Horma horren beste muturrean beste sarbide bat dago, arku konopialean egina.

Gorago, bi solairu ditu, arku konopialak dituzten leihoekin; ganbaran, berriz, mota bereko hamar leiho txiki ditu. Goiko aldean, amaitzeko, teilatu hegal txiki-txiki bat ere badu, apaindura gutxikoa. Gainerako aldeetako hormek banaketa arkitektoniko berbera dute. Alderik luzeenean, lehen eta bigarren solairuek lau hutsarte dituzte, eta azkenak, berriz, hamalau, guztiak arku konopialekin.

Isatsaga