Irungo Udaletxea
FITXA
Izena: Irungo Udaletxea
Herria: Irun
Helbidea: San Juan Arriko Plaza,1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Udaletxea
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1763
Autorea: Felipe Crame
Aurreko aldean bi solairu ditu, baina gainerako aldeetan lautan banatzen da, batetik, maldan dagoelako, eta bestetik, alde nagusiaren beheko aldea oso altua delako. Beheko alde hori arkupe bat da, zirkuluerdiko bost arku garairekin. Arkupe horren barruko aldea ere harlanduzkoa da, eta ojiba gangak ditu; arkupearen barruko aldean hiru sarbide daude, eta erdikoan tinpano bat ageri da, Carlos III.aren irudia jartzeko. Balkoiak harrizko erlaitz handia du, modiloien gainean eta triglifoen gainean jarria. Balkoi horretara irteteko baoak oso altuak dira, ertz molduratuak dituzte, eta triangelu formako frontoiak dituzten pilastren artean daude.
Erlaitzak moldura handi bat du, eta tornuan landutako harrizko balaustreak dituen eskudela ere ikus daiteke: alboetan kanpaiak ditu, eta erdikoan hiriko armarri bikaina dago. Estalkiaren gainetik, linterna handi bat ageri da.
Alboetako aldeek eta atzekoek, esan bezala, lau solairu dituzte, eta ordena bati jarraituz banatutako baoak ageri dira horietan. Alboetan ere badira modiloiak. Atzeko aldeak gorputz erantsi bat du, eta horrek eragotzi egiten du alde hori ikustea.