Intxausti jauregia
FITXA
Izena: Intxausti jauregia
Herria: Azkoitia
Helbidea: Julio Urkixo, 23
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1764
Manposteriazkoak dira hormak, zurituak eta igeltsuztatuak. Eskantzuetako eta baoen markoetako harlandua eta platabandak , berriz, bistan ditu. Honako banaketa hau du behetik gora: beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta ganbara. Dorreek ere, erdiko gorputz nagusia baino garaiagoak izan arren, solairu banaketa bera dute.
Alde nagusian, hutsarteak simetrikoki banatuta daude. Bao guztiak dinteldunak dira, beheko solairuan ageri diren bi idi begi izan ezik. Beheko solairu horretan, gainera, sarbide bat dago, leiho bat duela albo bakoitzean. Lehen solairuan, lau balkoi irten ikusten dira erdiko gorputz nagusian, eta beste balkoi bana dorre bakoitzean. Sarbidearen gainean, marmolezko plaka bat dago lehen solairuan, eta zera dio: "A D. Xabier María de Munibe. Conde de Peñaflorida. Las Sociedades económicas de Amigos del País. 1729-1929" ("Xabier Maria Munibe jaunari. Peñafloridako kondea. Euskal Herriko Adiskideen Ekonomia Elkarteek. 1729-1929").
Bigarren solairuan lau leiho daude erdiko gorputz nagusian, eta beste leiho bana dorreetan. Ganbarak ere lau leiho ditu, bigarren solairukoak baino txikiagoak. Gainerako aldeetako hormak ere interesgarriak dira, baina aurrealdean bakarrik ageri dira dorreak gorputz nagusiaren alboetan.