Itzuli orri osora

Ikatza jauregia

FITXA

Izena: Ikatza jauregia

Herria: Larrabetzu

Helbidea: Askatasunaren enparantza, 5

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Txorierri

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Ikatza jauregia Larrabetzuko gune historikoan dago. Oinplano karratuko eraikina da, estalkia lau isurikoa du, eta harburuak zizelkatuak ditu. Hiru solairu dauzka, eta alde nagusian dituen baoak modu guztiz simetrikoan banatuta daude (hiru ardatz bertikal osatzen dituzte).

Erdiko ardatzean hiru sarbide daude, solairu bakoitzean bana, eta sarbide nagusia, beheko solairukoa, goikoak baino handiagoa da. Alboetako ardatzek, berriz, osaera hau dute: beheko solairuan saietera moduko leiho estu bat dute, sarbide bat lehen solairuan eta bao bat bigarrenean. Lehen solairuko hiru sarbideek burdinazko balkoi irten batera ematen dute.

Beheko solairuko baoen markoak harlanduzkoak dira, lehen solairukoak dinteldunak dira, eta goiko solairuko hiru hutsarteek zurezko markoa dute. Eraikinaren eskantzuetan ere harlandua ageri da. Hormak, berriz, harri handiz eginak daude. Lehen bi solairuetan agerian geratzen dira harri horiek, eta bigarrengoan margolan batzuek estaltzen dituzte.

Bigarren solairu horretan, pinturen artean, akanto hostoz eginiko zerrenda apaingarri bat nabarmentzen da: solairu horretako hutsarteen ertzetik igaro eta margolanak dauden zatiaren inguru osoa hartzen du. Izkinetako margolanetan landako eta mendiko eszenak ageri dira, eta gainerakoetan, berriz, heraldikako irudiak. Heraldikako irudi horiek oso hondatuta daude, eta ezin da bereizi zer marrazki dituzten. Badirudi Oleatarren eta Agirretarren armak direla.

Gainerako aldeetan ere, pinturak ikus daitezke bigarren solairuan (adreilu ilarak daude marraztuta).

Jauregi honek garrantzi artistiko handia du, zalantzarik gabe. Fatxadan margolanak dituen bakarretakoa da, eta horrek kromatismo bizia eta mugimendua ematen dizkio eraikinari. Pintura horiek, gainera, iragandako garaien dokumentu grafikoak dira eta, horregatik ere, balio handia du Ikatza jauregiak.

Ikatza jauregia