Itzuli orri osora

Ormaetxea

FITXA

Izena: Ormaetxea

Herria: Markina-Xemein

Auzotegi: Meabe

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Ormaetxea baserria 1542. urteko dokumentuetan ageri zen dagoeneko. Bertara iristeko, Markina-Aulestiko errepidea hartu behar da, CANTERAS INDEMAR jartzen duen saihesbideraino. Saihesbide hori hartu eta ekialdetik ikusten den lehen baserria da Ormaetxea. Eraikin nabarmena da, kalitate arkitektoniko handikoa, eta elementu aipagarri asko ditu, honako hauek, besteak beste: barlasaiaren gaineko bao konopialak , saieterak , zirkuluerdiko arkua duen sarbidea eta harlandu ona.

Oinplano angeluzuzeneno baserria da, isuri biko estalkia du, eta ibarrera begira dago. Beheko solairua eta beste hiru gehiago ditu, eta hiru hormartetan banatuta dago. Hiru horietatik erdikoa atzera eramana dago, eta hantxe dago ataripea.

Baserriaren alboetako hormarteak harlanduzkoak dira, eta erdikoa, berriz, manposteriaz egina dago.

Beheko solairuan, ataripeaz gain, oraindik orain eginiko leiho zabal bana ageri da alboetako gorputz bakoitzean. Solairu nagusiak lau hutsarte ditu gorputz nagusian, guztiak dinteldunak , eta alboetako bakoitzean, berriz, leiho konopial parea barlasaiaren gainean -animalia eta landare irudiak ditu horrek zizelkatuta-. Armarri txiki bat ere badago, honako idazki honekin: "SALUD y PAZ - TIENE ESTA CASA" ("Osasuna eta bakea ditu etxe honek"). Ganbarako lehen solairuak bi bao ditu, eta azkenak, berriz, oholez itxitako hegal bat.

Alboetako hormetan saieterak daude, eta mendebaldera ematen duen horman zirkuluerdiko arkua duen sarbide bat dago.

Ormaetxea