Itzuli orri osora

Etxaburu dorrea

FITXA

Izena: Etxaburu dorrea

Herria: Izurtza

Helbidea: Ortuazar,11

Auzotegi: Ortuazar

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Egituraz oso angeluzuzeneko eraikina da. Harkaitz irregular baten gainean eraikia dago, eta arku zabal batek laguntzen dio inguru horretara egokitzen. Arku horrek, izan ere, tunel bat eratzen du dorrearen azpian.

Hormak manposteria laukiztatuz eginak daude; nahiko kalitate ona dute, eta angeluetan eta atearen eta leihoen markoetan harlandua du.

Dorrerako sarbide bakarra beheko solairuaren eta lehen solairuaren artean dago, erdibidean. Zirkuluerdiko arkua da, zertxobait irregularra. Arku horretara heltzeko, plataforma batera igo behar da eskailera batzuetatik, eta plataforma hori horma txiki batek eta teilatutxo batek ixten dute gaur egun.

Jada dorrearen barruan gaudela, bi solairu nagusi ikusten dira: beheko solairua eta lehenengoa, garai bateko bizilekua, hain zuzen.

Areto horiek argitzeko leiho txiki estu-estuak daude, goian arku zorrotzak dituztela. Bizilekua zegoen solairuak bi hutsarte handixeagoak ditu hegoaldeko eta ekialdeko aldeetan, eta horiek balkoitxo batzuk dira.

Estalkia hiru isurikoa da gaur egun, baina badirudi jatorrian lau isurikoa izan zela. Teilatu hegala oso irtena da, eta besoen gainean bermatuta dago. Beso horiei eusteko, halaber, harrizko mentsula lerro bat dago hormen goiko aldean.

Antonio Pio enperadorearen garaian eraiki zuten dorre hau, esan bezala, harkaitz baten gainean. San Pedro Basozabal Etxabururi 1550eko apirilaren 7an Erriberrin eman zioten testamentuan, oinetxea eta antzinako dorrea jaso zituela ageri da.

Etxaburu dorrea