Itzuli orri osora

Ertzilla dorrea

FITXA

Izena: Ertzilla dorrea

Herria: Bermeo

Helbidea: Ertzilla, Z/G

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Estiloa: Gotikoa

Ertzilla dorrea Bermeoko gune historikoan dago, eremu publiko txiki baten aurrean dagoen orube batean. Beheko solairua eta beste bi gehiago ditu, eta hormak harlanduzkoak dira.

Jatorrian, hainbat isuritako teilatua zuen, baina gaur egun egitura almenaduna du, izkinetan kubo txikiak dituela. Gainerako elementuek argi erakusten dute bizileku gotortu bat zela: horma guztietako harlanduak, bao_zorrotzek , angeluetako kuboek...

Elementu formal horiei erreparatuta esan daiteke XV. mendeko Goiz Erdi Aroko eraikina dela. Hirietako dorreak landa eremuetakoak bezain ugariak izan ziren, baina oso gutxi iritsi dira gugana. Bizkaiko itsasaldeko herrietan geratzen den bizileku gotortu bakanetakoa da hau, eta sail horretakoen adibidetzat har daiteke.

Hainbat kalte jasan baditu ere -suak, adibidez, barrualde guztia erre zuen-, berrituta dago, eta Itsas Museo Etnografikoaren egoitza da gaur egun.

Ertzilla dorrea