Errezu
FITXA
Izena: Errezu
Herria: Asteasu
Auzotegi: Erreka Bailara
Eskualde: Tolosaldea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVI, XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Errezu Nagusiak bi solairu eta ganbara ditu; estalkia zurezkoa da, isuri bikoa, eta gailurra etxearen alde nagusiari buruz perpendikularra (alde nagusia hegoaldera begira dago).
Lau aldeetako hormak manposteriazkoak dira, eta zatiren bat harlanduxkaz egina du. Hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan, lehen solairuaren eta ganbararen parean, zurezko egitura gainestaliak ditu. Sarrera nagusia hegoaldera ematen duen aldean dago; zirkuluerdiko arku bikaina du, eta deigarria da zein ziriharri luzeak dituen eta zein fin landuta dauden. Sarrera nagusi horretan berebiziko atea dago, bikaina, eta barrutik soilik utz daiteke itxita. Gipuzkoako baserrietan ez da ezaugarri eta kalitate horiek dituen beste aterik (ertz batean pixka bat hondatua dago).
Harrizko platabanda batek banatzen ditu beheko solairua eta lehenengoa. Lehen solairuaren erdian, armarri barroko bikaina ageri da. Bitan banatuta dago, eta beheko aldean zera irakur daiteke: "Armas de la casa solariega Riezu de Susso", "Año de 1708" ("Riezu Goikoa oinetxearen armak", "1708. urtea").
Alde nagusi horretan, bi leiho lerro daude, zurezko lau leihorekin bakoitza; simetrikoki banatuta daude, eta ardatzean jarrita. Barlasai zizelkatu motzak ditu. Aurrealdeko horma hori ongi kareztatuta dago, eta ateak eta leihoak grisez margotuak ditu. Ekialdeko hormak arku itsutu bat du beheko solairuan. bao dinteldun bat ere badu, eta zuzenean sukaldera ematen du. Zurezko leihoak ditu, barlasai txikiekin (aurreko aldekoen antzekoak dira). Horma hori ere kareztatuta dago, eta leihoak grisez margotuak ditu.
Iparraldera begira dagoen aldea ia ez da ikusten, zati atxiki batek tapatzen baitu ia erdia. Zati atxiki horrek oinplano angeluzuzena du, eta manposteriaz egina dago. Alde horrek sarbide bat du lehen solairuaren parean, ate dinteldun bat, zehazki. Mendebaldeko aldea interesik gabea da, eta bi saietera eta harlanduzko markoa duten bi leiho ditu.
Barruko aldera sartu eta ezkaratza dago lehenik. Ezkaratz horretan habe multzo sendoa ageri da sabaian. Baserriaren barruko egitura atal bakarreko bi ardatzen gainean eraikita dago, eta horiei lotzen zaizkie habeak, besoak eta urkilak.