Itzuli orri osora

Elexpuru jauregia

FITXA

Izena: Elexpuru jauregia

Herria: Bakio

Helbidea: Basigo, 16

Auzotegi: Basigo

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Bakio gainean dago jauregi hau, mendi bizkar batean. Oinplano karratua du, eta piramide formako estalkia, harburu zizelkatuen gainean bermatua.

Beheko solairua eta beste bi gehiago ditu, eta bao dinteldunak ageri dira bertan, lau ardatzetan ordenatuak. Ardatzak pilastra bidez bereizten dira, eta solairu batekoak eta bestekoak inpostek banatzen dituzte.

Eraikinaren barrura sartzekozirkuluerdiko bi arkuk osatutako arkupe bat igaro behar da, eta pilare karratu batek bereizten ditu bi arkuak.

Eraikinaren hormak manposteriazkoak dira, alde nagusian eta izkinetan izan ezik, horietan harlandua ageri baita.

Jauregiaren alde nagusian armarri bat dago, eta kasko bat eta lumak ikusten dira horretan.

Elexpuru jauregia