Itzuli orri osora

Uriarte jauregia

FITXA

Izena: Uriarte jauregia

Herria: Lekeitio

Helbidea: San Domingo, 3

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Uriarte jauregia XVII. mendean Bizkaiko hiriguneetan egin ziren bizileku-jauregi barrokoen adibiderik onenetakoa da. Uriarte oinetxea eraikin bakartua da, oinplano trapezoidala duena, eta Domingotarren plazatxoan dago, ordena horretako komentuaren ondoan, Lekeitioko gune historikoan.

Jauregia leku paregabean dago, eta horrek are gehiago edertzen du. Erdi-erdian Erdi Aroko dorre bat goratzen da, eta horren inguruan egin zituzten, XVI. eta XVIII. mendeen artean, jauregiari dagozkion gainerako zatiak. Dorrearen erdiko kuboak lau isuriko estalkia du eta, dorre horretatik, isuri bakarreko teilatuak irteten dira fatxada bakoitzera, eta horiek estaltzen dituzte jauregiko barneak.

Fatxadak nahiko etzanak dira, eta hiru solairu dituzte; Erdi Aroko kuboan, berriz, bost solairu ditu. Eraikinera sartu ahal izateko dorrearen horma zulatu dute, lehen solairu edo solairu nagusiaren parean, eta hara iristeko eskailera batzuk igo behar dira. Solairu horrek eremu ireki handi bat du, ataripe bikaina, zirkuluerdiko hiru arkurekin. Eraikinerako sarbidea, egiaz, ataripe horretan dago, eta dintelduna da.

Goiko solairua, kanpoko aldetik, solairu nagusiaren antzekoa da, baina erdiko hutsarte guztia armarri ikusgarri batek betetzen du (Bengolea, Txurruka, Olaeta eta Olanotegi leinuena da). Solairu honen alboetan dauden bi baoak gaur egun beiraz estalita daude, eta forjazko eskudelak dituzten balkoietara sartzeko erabiltzen dira.

Uriarte jauregia