Urdanibia Jauregia
FITXA
Izena: Urdanibia Jauregia
Herria: Irun
Helbidea: Jaizubia Hiribidea,1
Auzotegi: Anaka
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Oinplano angeluzuzen sakona dauka. Fatxada nagusian harlandu ona ageri da; beste aldeetako beheko solairuen zati batzuetan kalitate txikiagoko harlandua erabili zuten; gainerako hormak, berriz, manposteriaz eginda daude. Bao batzuen markoetan ere harlandu ona ikusten da.
Hiru solairuko eraikina da, lau isuriko estalkiarekin. Fatxadak kalitate handia dauka. Solairuak xaflazko inpostekin bereizten dira (goikoa laua eta behekoa uhindua). Beheko solairuan ertz xaflatuko bi leiho irekitzen dira. Erdian, mota bereko sarbide bat dago, bi pilastrarekin. Haien artean ohol lau bat dago, taulamendu moduan, goiko aldean erlaitza duela. Pilastren gainean piramide formako pinakuluak ageri dira, erliebean.
Goiko bi solairuetan hiru leiho daude, ertz xaflatuarekin, beheko solairukoak bezala, baina goiko horiek karel molduratuak dituzte, lerro zuzenetan bezala jarriak. Solairu nagusian, baoen arteko hutsarteak apainduraz beteta daude. Ezkerraldean, adibidez, ispilu obal bat dago, ondoko idazkiarekin: "Sebas/tian de Ur/danivia re/difico es/ta ca/sa/ año de /1619" ("Sebastian Urdanibiak berreraiki zuen etxea hau, 1619. urtean"). Eskuinaldean ere ispilu bat dago, baina armarria jartzeko da. Forma xaflatuko goiko ertza zeharkatzen du erlaitz batek. Beste aldeetako hormak oso aldaturik daude.