Umezurztegi Zaharra
FITXA
Izena: Umezurztegi Zaharra
Herria: Gasteiz
Helbidea: San Vicente De Paul,2
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Umezurztegia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Kapera hori ikastetxeari erantsita dago; kanpoaldera irtena da, eta manposteria eta harlandua dauzka hormetan. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta habearteak hiru zati ditu eta burualdea zuzena dauka. Eraikinaren fatxada nabarmentzen da, han dago-eta San Prudentzioren irudia.
Umezurztegia hareharri onarekin eraiki zuten. Beheko solairua eta beste bi gehiago ditu. Alde nagusia oso handia da, eta hutsarte gutxi batzuk ditu, karratuak, modu ordenatuan banatuak.
Ataripe nagusia nabarmentzen da gauza guztien gainetik; lau zutabe pare ditu alboetan, eta horien gainean, taulamendua dago, hainbat apaindurarekin (zerra hortzen formako irudiak, batik bat). Taulamendu horren gainean, beste zutabe multzo bat dago. Ataripearen goiko aldean, Karitatearen eskultura bat ageri da, erliebean egina.
Gaur egun hainbat gizarte zerbitzu emateko erabiltzen dute umezurztegia.