Ugarka
FITXA
Izena: Ugarka
Herria: Zeanuri
Auzotegi: Zulaibar
Eskualde: Arratia
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Jatorrizko egiturari eusten dio Ugarka baserriak, eta euskal baserriaren erakusgarri ona da. Herrigunean dago, eta komeniko litzateke zaintzea eta babestea, baserri bakana baita, eredugarria, apaindura eta egitura bikainekoa.
Oinplano karratua du, isuri biko estalkia, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra. Hiru solairu ditu: behekoa, nagusia eta ganbara. Fatxada nagusia hiru hormartetan banatzen da.
Beheko solairua manposteriaz egina dago. Lehen solairuko beheko aldean kareorez estalitako zura eta betegarria du. Gainerako guztiak, hau da, lehen solairuko goiko aldeak eta ganbara, oholez itxiak ditu. Ganbarak hegala du, eta jatorrizko oholak oso egoera onean daude.
Baserria utzia eta hondatuta dago, eta ezinezkoa da eraikina osorik ikustea. Horrela jarraitzen badu, erortzeko arriskua dago.