Txirapozu jauregia
FITXA
Izena: Txirapozu jauregia
Herria: Busturia
Helbidea: Altamira, 21
Auzotegi: Altamira
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Neoklasikoa
Eraikintza Data: 1793
Manposteriaz eginiko eraikina da, eta harlandua du angeluetan eta baoen markoetan, baita solairuak bereizten dituzten platabandetan ere. Alde nagusiak lau bao ardatz ditu, eta bao guztiak dinteldunak dira. Bi sarbide ditu, beheko solairuaren bi muturretan, eta tartean geratzen diren bi baoak leiho zabalak dira. Goiko solairuetan bao guztiak balkoi forjatuak dira, eta harri molduratuz eginiko mentsulen gainean daude.
Lehen solairuan, solairuko nagusian, erdian dituen baoen tartean horma konka edo hutsarte bat ageri da frontoi baten azpian (otoitzean ari den norbaiten irudia ikusten da frontoian). Horma konkaren azpian, berriz, plaka bat dago, eta honako hau jartzen du:
SE RENOBO CHYRAPOZU EL ANO DE 1793 (1793AN BERRITU ZUTEN TXIRAPOZU)
Goiko solairuan Txirapozuren armarria ikusten da. Teilatu estalkiaren gainean estudio bat dago,eta badu balio historiko pixka bat, Jose Maria Uzelai margolariak erabili zuen eta, baina itsustu egiten du jauregia.
Lorategia ixten duen harresiaren ondoan garai bereko eraikin bat dago. Sarbidearen gaineko dintelean, gurutze baten azpian, honako hau jartzen du:
LA ANTYGUA.CASA DE CHYRAPOZU ECHA DE NUEBA PLANTA POR SU DUEÑO DON MANUEL DE CHYRAPOZU y URRYOLABEYTYAAÑODE1793.
(TXIRAPOZUKO ANTZINAKO ETXEA, BERE JABE ON MANUEL TXIRAPOZU URRIOLABEITIAK ERAIKIA 1793. URTEAN)
(1793 URTEA)
Azkenik, harresiaren barruko aldean, beste plaka batek zera adierazten du:
AÑO DE 1793
Eraikinaren atzeko aldean pasabide goratu batek lehen solairua eta lorategia lotzen zituen. Ondoren, zati bat atxiki zioten, behean galeria bat zuela. Gorputz horrek etxearen zati bat inguratzen du.