Itzuli orri osora

Txabarri jauregia

FITXA

Izena: Txabarri jauregia

Herria: Leioa

Helbidea: Txikia etorbidea, 20

Auzotegi: Artaza

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1914

Beste Izenak: Artaza jauregia

Autorea: Manuel Maria Smith Ibarra

Jauregi itxurako eraikina da, eta balio handiko jabego batean dago, lorategiz inguratua. Oinplano angeluzuzena du, oso irregularra, zati batzuk besteei gainjartzen baitzaizkie. Estalkia ere, arrazoi beragatik, ez da batere erregularra.

Ingalaterrako arkitekturari jarraitzen dion jauregia da, eta, hala, dorre formako sarbide bat du alde nagusian, arkuekin, eta ondoan kapera bat. Alde nagusi horretan Txabarritarren armarria dago, eta zirkuluerdiko bao biki bat. Alde nagusi horrek berak badu beste zati bat, zeinak Ingalaterrako arkitektura burgesaren eragina erakusten baitu. Isuri biko estalkia du, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da.

Eraikinak banaketa hau du behetik gora: beheko solairua, begiratoki eta guzti; solairu nagusia, eta zurezko egituraren itxura eman nahi duen pinoi itsutua. Materialetan, adreilua hareharrizko manposteria eta harlandu argia ageri dira, eta horrek eraikin bakan bihurtzen du Artaza jauregia; gainera, teilatuetan ageri diren tximinia estilizatu eta zorrotz ugariek are gehiago nabarmentzen dute eraikina.

Txabarri jauregia