Itzuli orri osora

Tranajauregi

FITXA

Izena: Tranajauregi

Herria: Abadiño

Helbidea: Traña-Maitiena, 4

Auzotegi: Traña.Maitiena

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Traña-Jauregiak oinplano karratua dauka, eta lau isuriko estalkia; estalkiaren azpiko harburuetan , berriz, kontuan hartzeko moduko zizel lanak ditu.

Manposteriaz egina dago, eta kareorez estalia. Harlandua ere badu, ugari gainera, izkinetan, inpostetan , baoen markoetan eta alde nagusiko beheko solairu guztian. Behetik gora, honako banaketa hau du: beheko solairua, lehen solairua eta ganbara.

Fatxada nagusian lau arku eskartzano nabarmentzen dira (pilastra sendoen gainean daude). Arku horiek igaro eta ezkaratz handi bat ageri da. Jauregiaren ezkerreko aldean ojina arkua duen sarbide artistiko bat dago, handi samarra.

Lehen solairuan, gauza guztien gainetik, zirkuluerdiko bi arku nabarmentzen dira. Zabalak eta handiak dira, eta pilastren gainean daude. Arku horiek egutera handi bat argitzen dute. Alboetako fatxadetan, berriz, hormaren arrasean jarritako balkoiak ditu. Armarri bat ere badu, Traña-Jauregi familiarena. Kaskoa, lumak eta lau aingeru irudi ditu, eta, erdian, gaztelu almenadun bat, arkua eta gezia dituen soldadu batekin, eta soldaduaren albo bakoitzean bi zakur, burdinazko uztaiekin gazteluko harresiari lotuak.

Ganbara traketsago egina dago. Kareorez estalita dago, eta kanpotik igeltsuztatuta, krema kolorez. Zati horretan erabilitako adreiluek herri arkitekturaren eragina adierazten dute. Deigarria da ganbarak duen bao kopurua: zortzi, guztira, alde nagusian.

Tranajauregi