Tola Jauregia
FITXA
Izena: Tola Jauregia
Herria: Elorrio
Helbidea: San Joan, 1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1680
Beste Izenak: Gaitan Jauregia
Tola edo Gaitan esaten zaion jauregia Elorrioko bizitegi barroko bikainen artean nabarmentzen denetako bat da. Jauregi bikaina da, kubikoa, eta San Joan kalearen bukaeran dago, lorategi txiki bat duen eremuan, Urkizaran esaten dioten parajean.
1680. urte inguruan eraiki zuten. Lerro garbiak ditu, soilak, eta esan daiteke hurbil dagoela apaindura gutxiko barrokoaren ildotik. Hiru solairuko eraikina da, gorri ilun kolore ederreko harlanduz egina. Eraiki zuten garaian eraiki arren, jauregi-gazteluen (dorre-gotorlekuen) estiloko eraikina egin zuten: kuboek eraikinaren angelu guztiak hartzen dituzte, eta goiko aldean pinakuluak dauzkate. Pinakulu horiek dira kanpoko irudiaren elementurik adierazgarrienetakoak.
Ezker alboko fatxadan hiru arkuko galeria bat dago, zutoinen gainean jarria. Galeria mota hori herriko beste zenbait eraikinetan ere ikusten da, Jara jauregi-etxean, adibidez.
Alde nagusian sarbidea nabarmentzen da eta, batez ere, solairu nagusiko burdinazko balkoiak; horiek ere kanpoko irudiaren elementu bereizgarriak dira. Alde nagusi honen erdian armarri bat dago.