Itzuli orri osora

Santa Ageda Psikiatria Ospitale zaharra

FITXA

Izena: Santa Ageda Psikiatria Ospitale zaharra

Herria: Arrasate

Helbidea: Gelesibar, 15

Auzotegi: Gelesibar

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ospitalea

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neoklasikoa

Eraikintza Data: 1825, 1827

Gesalibar auzoan dago, Arrasaten. Ospitalea zegoen ingurua antzinatik zen ezaguna hango ur sufretsuek dohain handiak zituztelako jendea sendatzeko, eta hantxe eraiki zuen Ramon Mendia jaunak, 1825ean, Santa Agedako bainuetxea. 1827an inauguratu zuten, eta ostatu hartzen lehena jeneral portugaldar bat izan zen, Villafrancako bizkondea. Uraren lehen analisiak Pedro Sanchez Toca jaunak egin zituen. 1873tik 1875erako Karlistaldian, Gebarako Ospitalea izena hartu zuen, eta karlisten esku egon zen. 1897ko abuztuaren 8an, Angiolillo anarkista italiarrak Espainiako Ministroen Kontseiluko presidentea hil zuen, Antonio Canovas del Castillo eta, gertaera horren eraginez, asko urritu ziren bainuzaleak. Ondorioz, bainuetxearen jabeek elkarte bati saldu zioten, eta horiek osasun etxe bihurtu zuten, gaixoak artatzeko. Zentro psikiatriko gisa 1898an inauguratu zuten, eta gaur egun San Joan Jainkoarenaren anaiek eta Jesusen Bihotzeko ahizpek dute bertakoen ardura.

Bainuetxea izan zen huraxe bera da egungo eraikina. Prisma formako pabiloi handi bat da; behean solairu bat du, eta beste bi gehiago behetik gora. Teilatua isuri bikoa du, luze-luzea, pabiloia bera bezala. Beheko solairuan gorputz nagusi bat du erdian, fatxadaren planoa baino kanporago irtena, eta hortik ezkaratz zabal batera sartzen da; ondoren, eskailerak daude. Barrualdeko banaketa pasabide edo korridore luze batek egituratzen du, zeinak alderik alde zeharkatzen baitu pabiloia. Lehen solairuaren erdian, eta beheko solairuko gorputz irtenaren gainean, terraza eder bat dago.

Bigarren solairuak lehenengoaren eskema bera du. Eraikitzeko orduan, sistema erraz eta homogeneoa erabili zuten, eta manposteriazko hormak egin zituzten. Egitura horrek aukera ematen du solairuaren armazoiaren habe txikiak hormatik hormara zeharka jartzeko. Aurreko aldearen beheko solairua hareharri landuz egina dago, eta galeria itxurako arkupe jarraitu bat du.

Estalkia, berriz, honako egitura honen gainean dago: zeharka jarritako uztai edo zintra multzo bat dago, kanpoaldeko horman gainean bermatua. Zintra edo uztai horien gainean petralak eta gapirioak daude, eta horiek eusten diete latari eta zeramikazko teila lauei. Tipologiaz, Frantzian eta Erdialdeko Europan osasun erabilerarako egiten zituzten pabiloi tipoen sailekoa da (XIX. mendetik aurrera eraiki izan zituzten horrelakoak).

Fatxada nagusiaren aurreko aldean zutoinak daude, eta horrek arindu egiten du ikuspegia (86 metro da luze aurrealde hori). Solairu bakoitzaren banaketa egiteko, pilastrak erabiltzen dituzte Horiz eta zuriz margotuta dago horma, eta kolore joko polita erakusten du.

Santa Ageda Psikiatria Ospitale zaharra