Itzuli orri osora

Bolo Baserria

FITXA

Izena: Bolo Baserria

Herria: Barrundia

Helbidea: Arralde,1

Auzotegi: Larrea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XV, XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Beste Izenak: Lazarraga Dorrea

Bolo baserria eraikin bakartua da, eta Elgeamenditik datorren errekaren ondoan dago, Larreako inguruetan. Eraikinak bi gorputz ditu: dorrea (XV. mendekoa) eta jauregia (XVI. mendekoa). Hormak manposteriazkoak dira, eta harlandua ageri da leihoen markoetan eta eskantzuetan; jauregiaren goiko solairua, aldiz, zurezko eta adreiluzko bilbez egina dago.

Dorrea nahiko eraikin trinkoa da -halakoak izaten ziren defentsarako eraikinak-, baina leiho asko ditu, eta horrexek ematen dio aberastasuna. Bao batzuk karratuak dira, eta harlanduzko markoa dute; beste batzuek dintel zizelkatuak dituzte (badira arku konopialaren forma dutenak).

Jauregiak duen gauzarik nabarmenena hegoaldeko fatxada da (han dago sarbide nagusia). Bi solairu ditu alde horretan: behekoa guztiz irekia da, eta estalpe bat du mendebaldeko muturrean erantsia. Estalpe horrek eusten dio goiko galeriari. Habeak hareharrizko bost zutaberen gainean bermatzen dira. Beheko solairuko ate guztiak berdintsuak dira.

Jauregiaren lehen solairuan, adreiluz eta zurez eginiko itxitura nabarmentzen da, eta goiko galeria ere bai. XV eta XVI. mendeetan eraikin batzuk bizileku izateko eta defentsa lanak egin ahal izateko eraikitzen zituzten, eta arkitektura mota horren adibide ona da Bolo baserria; halaber, herri arkitekturaren eragin nabarmena du, Euskal Herriko baserriena, alegia.

Bolo Baserria