Bentazuria
FITXA
Izena: Bentazuria
Herria: Gaubea
Helbidea: Espejo Errepidea,3
Auzotegi: Villamaderne
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista, Klasizista
Autorea: 1592
Alde nagusiak beheko solairua eta lehenengoa ditu, eta erlaitz lau batek bereizten ditu biak. Beheko solairuan galeria bat dauka, arkupe erakoa: hiru arku beheratu ditu, zutabe zilindrikoen gainean jarriak. Galeria horren barruko aldean, eskuinean, sarbide bat dago (horrek ere arku beheratua du). Ate horren dintelean honako idazki hau ikusten da: ANO DE 1582 (1582. urtea). Ate horren ezkerrean leiho hesitu bat ageri da. Goiko solairuan hiru balkoi daude; erlaitzak, karelak eta burdinazko balaustreak dituzte, eta bola formako apaindurak angeluetan. Erdiko balkoiaren eta eskuinekoaren artean, jauregiaren armarria ikusten da.
Ezkerraldeko fatxadak bi zati ditu. Eskuineko zatia alde nagusiaren jarraipena da, eta horrek ere arkupea du beheko solairuan (zati horrek lau arku ditu, zutabe zilindrikoen gainean jarriak). Goiko solairuan balkoiak ageri dira, alde nagusikoen berdin-berdinak. Galeriaren barruan zirkuluerdiko sarbide bat dago: zazpi dobela ditu, eta honako idazki hau: AVE MARIA. Arkupe horretatik bereizita, ezkerreko zatian, leiho bat dauka beheko solairuan, eta hiru leiho lehen solairuan.
Atzeko aldean lau leiho ardatz ikus daitezke; leiho dinteldunak dira, eta azpian leiho hesitu bat dute. Eskuineko fatxada adreiluz egina dago, eta bao dinteldunak ageri dira, ordenarik gabe jarriak.